Publicado el

ZER DA KALEKO ARTEA

Ez da erraza arte mota hau definitzea. Gaur egun arte, korronteak bereizteko modu nagusia estiloa izan da: barrokoa, kubista, gotikoa… Street art-arekin, ordea, estilo ugari daude, baina kontuan hartu behar dena da kalean aurkeztu den edo ez.
Baina kalean egindako edozein marrazketa dugu kaleko artea? Hor dago debaterik handiena. Estetikoki ederrak iruditzen zaizkigun lan kaleko artea iruditzen zaigu. Aldiz, “tag” idaztea bandalismoa eta zikintasuna dela deritzogu. Horren mugak ere oso lausoak dira. Gainera, “ederra” adjektiboa oso erlatiboa da eta pertsonaren eta garaiaren arabera horren ikuspuntua alda daiteke.
Ondorioz, muga jartzea arte honetan ez du zentzu handirik, ez bada bere barneko sailkapenak egiteko. Hala ere, gaur egungo arte urbanoaren barnean bi mundu handi desberdintzen dira: graffitia eta postgraffitia. Nahiz eta bien arteko muga zehaztea ez den oso erraza, lan honetan bigarrenaz arduratuko gara, gaur egun goren aldian baitago eta graffitia baino askoz ere mundu zabalagoa delako.
Hala, postgraffitiak jarrera irekiagoa du graffitiak baino. Ondorioz, pentsamoldea ere anitzagoa da: kolaborazioa, paisaian txertatzea, prozedura ugari erabiltzea, publiko osorako mezuak (baita mezu politikoak ere) bidaltzea, iragankortasuna onartzea (edo ez) dira horren ezaugarri batzuk. Graffitia, aldiz, auzo marjinaletatik sortutako gauza denez, lehia handiago dute artisten artean. Bestalde, sinaduretan oinarritzen dute ia beti artelana eta aerosola erabiltzen dute oro har.
Antzekotasuna eta diferentziak milaka izan litezke baina, laburbilduz, horiek dira, batikbat, hain gertu dauden bi mundu horien desberdintasunak.
Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s