FRANK SHEPARD FAIREY (1970, CHARLESTON, EEBB)

Artista ez ezik, diseinatzaile grafikoa da, André Erraldoia borrokalariaren aurpegiarekin Obey famatua egin duelarik.
Elementu subertsiboak entretenigarriekin loturik, karikatura, XX. mende erdialdeko propaganda politikoa eta 60. hamarkadako iraultzen estetika nahasten ditu.
Bere egoera paradoxikoa da: alde batetik, diseinu grafikoan egiten du lan eta enpresa handientzat publizitatea egiten du, eta bestetik, kaleko interbentzioengatik zenbaitetan atxilotua izan da.

Bere iritzia argia da: espazio publikoa bizitza artistiko eta kulturalaren espazio nagusi izatea aldarrikatzen du, enpresa handien publizitatearen nagusitasunari aurre egitea proposatuz.

Bere lan famatuena Obey da: André borrokalariaren aurpegiarekin “obey” hitza ezarri zion, eta pegatinak banatzen hasi zen, pixkanaka egungo kultura popularraren ikono bihurtuz.

Obey-Star-Desktop-1900x1200-1366x768

Kartelei dagokienez, dimentsio handikoak egiten ditu oro har, mundua osoan zehar itsasten dituelarik. Sobietar estetika hartzen du estetikoki, baita pop artea eta komikia. Bere helburua da debate edota hausnarketa politiko, soziala eta estetikoa egitea.

Motiboen artean, Lenin eta Markos azpi-komandantea topa daitezke, baina ez da propaganda hutsa, probokazioa edo kontrastea bilatzea baizik.

 

obeylady

ARTISTAK

Hainbat autore ezagutu baino lehen, aipamen batzuk egin beharrak daude. Bederatzi artistaren bizitza eta lanak azaltzen dira. Zergatik bederatzi artista horiek? Argi dago kaleko arteak daukan bandalismo kutsua dela eta, askok anonimotasunean bizi direla, ondorioz, datu gutxi dakizkigu haien inguruan.
Bestalde, kaleko arteari buruz dokumentazio gutxi dagoenez, eta diziplina horretako artistak orain hasi direnez ospetsuak izaten, informazio gutxi daukagu, internetetik at behintzat. Gainera, askotan haien influentzia jaso delako, artista ospetsuek egin ez dituzten lan asko haienak direla uste, Donostiako Banksy-a,  kasu.
Ondorioz, zerrenda hau ez da behin betikoa, arte guztietan bezala, faktore desberdinek autore batzuk goraipatu eta horiek bezain onak diren beste batzuk, aldiz, baztertuta geratzen baitira. Hurrengo hauek dira, beraz hautatuko autore batzuk:

BANKSY

BLEK LE RAT

BLU

INVADERS

DAN WITZ

JEF AÉROSOL

SWOON

MISS VAN